XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hurrengo urtean hasi zan han lanean.

11 urte beranduago hil zan, 1873.ean, bere heriotz-agiriak dinoanez de accidente perletico.

Resurreccion Mariak, bere semeak, 9 urteko ume koskorra zala, emon eutsan azkeneko agurra.

2. BARRI LABURRA BERE LANAZ 6 Bere lan poetikoaren barri zehatzago eukiteko, ik. beherago sarrera honetako 7. atala (Edizio honetarako erizpideak) eta bere olerkien argitalpenen zerrenda.

Olerkari honek, ez eban bere lanik argitaratuta ikusi (egunkariren batera bialdutako olerki bat edo beste izan ezik).

Badirudi idazle berandukorra izan genduala Azkue hau.

Gitxitan jarri eutsien bere olerkiei urtea amaieran.

Gugana heldu diran fetxak honeexek dira: 1.860 (¡Anchinarik ona!, Apolo eta Musak...), 1.861 (Bonaparte Printzeari eginiko eskutitza eta Dies Irae...), 1.862 (Munduaren esku bijhak, Euzkadia...).

Lekeitioko Andra Mariari... bederatziurrena, Resurreccion Maria bere semeak 1.864.eko legez fetxatu eban, eta badirudi Gaboneko kantak Eusebio Maria Azkue Lekeition egoala bertako eleizan abestu zirala.

Honek hauxe adierazten dau: gorde diran lekukotasunen arabera, itxura baten behintzat, Azkue nahiko berandu hasi zala idazten (47 urtegaz edo), eta aldikada labur baten bakarrik jardun ebala zeregin horretan.

Bere bizitzaren azkeneko 8-9 urteetako emaitzarik ez da heldu gure eskuetara.

Zera pentsatu leiteke, olerkariak Mundakan egin ebazala bere lanik gehienak 7 ik. Lekeitioko Eskola Nautikora aldatzeagaz batera (1862.ean edo) bere lan literarioa baztertutxoago itxi ebala esateko arrazoiak ere badagoz.